Palestina, harresi militarizatu israeldarren laborategia

Riya Alsanah y Hala Marshood

(traducido por Bea Morales)

Palestina, harresi militarizatu israeldarren laborategia

Trabajadores esperando para poder pasar el puesto de control militar del muro para llegar a su trabajo, Belén, 2011. (Crédito: Delayed Gratification)

Aspalditik, harresiak altxatu izan dira lurraldea mugatzeko eta haren gaineko subiranotasuna egikaritzeko. Era berean, kontrolaturiko komunitateak konfinatzeko, zaintzeko eta esplotatzeko mekanismo gisa erabili izan dira.

Sionismoak, finkapen kolonial israeldarra gauzatzeko proiektuaren oinarri ideologikoak, ahalegina egiten du Palestina historikoan soilik juduentzako izango den Estatu etnikoa ezartzeko. Israelgo Estatua ezarrita, 1948an, proiektu hori bakarrik gauzatu ahal izan zen lur haietan bizi ziren palestinarren garbiketa etnikoa eginez1.

Lurra bertako bizilagun palestinarretatik are gehiago husteko, Lerro Berdearen2 alde bietan izan zirenak kontrolpean izateko eta erresistentzia palestinarra mugatzeko, Israel alderdi anitzeko sistemaz baliatu izan da: indarkeria, kartzelatzea, segregazioa, zaintza eta apartheid-politikak.

Lo expresó claramente Yitzhak Rabin, exprimer ministro de Israel al que se calificó de hombre de paz debido al papel que desempeñó en la firma en 1993 de los Acuerdos de Oslo entre Israel y la Organización para la Liberación de Palestina3. Harresi militarizatuak sionismo ideologikoarekin ezin hobeto bat egiten duen zaintza- eta errepresio-sare horren parte dira. Argi eta garbi adierazi zuen Yitzhak Rabin Israelgo lehen ministro ohiak, 1993an Israelek eta Palestinaren Askapenerako Erakundeak sinatu zituzten Osloko Akordioetan3 izandako paperagatik bake-gizontzat joak.

Israelgo Gobernuak harresia Gaza inguruan eraiki behar zuen ala ez eztabaidatzen ari zirela, zera esan zuen Rabinek: “[Israeldarrok] bereizketaren alde egin behar dugu filosofia gisa”4.

Kapital korporatiboa errepresio- eta desjabetze-mekanismo israeldarren garapenaren konplize izan da, mekanismook izugarrizko etekinak sortzen ari ziren bitartean. Israelgo Gobernuarekin elkar hartzeak plataforma bat eskaintzen die enpresei beren armak probatzeko, merkataritza-abantaila handiaz gain, horrela enpresek beren produktuak “borrokan probatuak” etiketarekin sal ditzaketelako5. Harresiak, beren forma fisikoaz eta erantsita duten teknologiarekin, ez dira salbuespena.

Harresi kolonialak

Israelek, sortu zenetik, segurtasunaren izenean eraiki izan ditu harresiak. Puntako teknologiaz hornituriko harresi eta hesiz inguratu du bere burua. Harresi horiek nazioartean aitorturiko lurralde siriar eta libiarrak ixteko ere balio dute6.

Israelen apartheid-harresiak bere kontrol- eta desjabetze-metodo ugarien arteko beste bat dira. Israelgo Estatua sortu zenean, 17 urte iraun zuen gobernu militarra ezarri zitzaien Naqaben (Negev), Galilean eta Hirukiko eremuan geratzea onartu zuten palestinarrei. Gobernu militar horrek errepresiozko erregimena pairarazi zien palestinarrei, baimenen, etxeratze-aginduen eta zaintza sistematikoaren bidez. Komunitate palestinarrak beren artean bereizi zituen, eta, aldi berean, apropos ahuldu, bai politikoki bai sozialki. Israelek gobernu militar horren bitartez finkatu eta antolatu zuen lur eta ondasun palestinarren gaineko kontrola7.

Modu antolatu eta kalkulatuan, Israelek jabetzak eraitsi, esparru osoak erreserba natural edo gune militar izendatu eta eremuak hesiz inguratu zituen, jatorrian han bizi zirenei beren lurretara itzultzea eragozteko eta bertan juduak finka zitezen ahalbidetzeko8.

Gobernu militarra 1966an amaitu bazen ere, lurra kontrolatzeko, zatitzeko eta lapurtzeko estrategiak bere horretan segitzen du, eta hori gauzatzeko metodoak etengabe perfekzionatu dira. Lerro Berdearen alde bietan dauden palestinarrei armada israeldarrak aplikatzen dizkie; Zisjordania eta Gaza okupatuan daudenei zerbitzu sekretuek; eta Lerro Berdearen barruan, Ekialdeko Jerusalem okupatua barne, polizia israeldarrak eta segurtasun-aparatuak.

Israelek finkatzeko egikarituriko okupazio eta kolonialismoari aurre egiteko hamarkada hauetako erresistentziak metodo berriak etengabe garatzera behartzen du Israel, bere proiektuari eutsiko badio. Harresi fisikoen eraikuntza, puntako teknologiaz horniturik, Gaza eta Zisjordania inguruan (Israelen zuzeneko kontrol militarraren mende dauden lurralde palestinar biak), Israelen indarkeria-zabalkundearen parte da.

Okupazioaren finkapena

1994an, Israelek bere harresia altxatu zuen Gaza inguruan. 2005ean, beste zati bat erantsi zion Gazak Egiptorekin duen mugan zehar9.

Gazan bizi diren ia bi milioi palestinarrak kolektiboki errepresaliatzeko eta zigortzeko, Israelek lur, itsaso eta aire bidezko setio hilgarria ezarri zuen, 2006tik aurrera, eta horrek mugatu egin zituen Gazako biztanleek Zisjordania, Ekialdeko Jerusalem eta munduaren gainerakoarekin zituzten giza harremanak zein ekonomikoak.10

Setioaren ondorio humanitario eta sozialak larriak dira: Gazako lan-indarraren % 50 baino gehiago lanik gabe dago; biztanleen % 40, gutxi gorabehera, pobrezian bizi dira; eta Gazako akuiferoa ia osorik ez da edatekoa11.

2017an, Israel beste harresi bat eraikitzen hasi zen, Gaza are gehiago setiatzeko bere planaren baitan. Harresi hori, oraindik eraikitzen ari direna, 60 kilometro luze izango da, eta lurraren mailatik gora 6 metroko hesi batek eta lur azpiko 10 metroko hormigoizko harresi batek osatuko dute12.

1994an Gaza inguruan eraikitako harresia Israelek gerora eraiki izan dituenen prototipoa izan zen; esaterako, Zisjordania okupatua inguratzen duenarena. 2002an, Israelgo Gobernuak beste harresi baten eraikuntza onartu zuen, 721 kilometro luze, Zisjordania okupatu inguruan. Harresi hori bihurka doa paisaian zehar, eta bizitoki palestinarrak bereizi eta lur palestinar gehiago anexionatzen ditu. Nazioarteko Justizia Auzitegiaren 2004ko epai batek apartheidaren harresia legez kontrakoa dela ebatzi zuen. Nahiz eta erabaki hori ez izan loteslea, harresiak nazioarteko zuzenbidea urratzen duela ondorioztatu zuen, eta eraits dadin eskatu13.

Israelek, ohi duen moduan, entzungor egin zion epaiari, eta harresia amaitzear dago: 60 bat metro zabal da, eta, beste osagai batzuen artean, hormigoizko harresia, bide asfaltatudun hesi elektronikoak, txarrantxazko hesiak, albo bietatik inguratzen duten zangak eta zaintza-teknologia ditu. Era berean, 84 checkpoint eta ateak dauzka, non kasu batzuetan segurtasun militarreko eta pribatuko langileak une oro izaten diren; gehienek interes politiko eta ekonomiko israeldarrak asetzeko lan egiten dute. Horrek guztiak larriki mugatzen du palestinarren zirkulazio-askatasuna, bai eta lurralde palestinarrean produktuak sartzea eta bertatik ateratzea ere; hortaz, bai palestinarrak bai beren ekonomia Israelen agenda geopolitikoaren eta etekin ekonomikoaren gatibu dira14.

Lurraren eta baliabide naturalen desjabetzeaz gain, Palestinaren desgarapen-egoera etengabea eragin du15.

Kasu askotan, Israelek zortzi metroko garaierako hormigoizko harresia altxatu du hiriguneen inguruan, Tulkarem, Jerusalem, Qalqiliya eta Belenen, kasu. Qalqiliya, adibidez, harresiak erabat inguratuta dago. Hirian sartzeko eta bertatik ateratzeko modu bakarra checkpointa zeharkatzea da; hori dela eta, langabezia gero eta handiagoa da, eta biztanleen % 10 inguruk bertatik alde egin behar izaten dute, bizibidea beste tokiren batean bilatzeko16.

Israelek harresiak “segurtasun” funtzioa duela esan arren, benetan bere politika espantsionistak indartzen ditu. Zisjordania eta Ekialdeko Jerusalem osoan bihurka doa, kolonia israeldarrak nahita inguratzeko, eta, aldi berean, nekazaritza-lur palestinar okupatua garatzeko desjabetzen du17.

Behin eraikitakoan, Zisjordaniako lurraren % 9,4 okupatuko du, Ekialdeko Jerusalem barne.18

Harresiak 150 bat komunitate palestinarretan bizi diren lagunak beren lurretatik bereizten ditu, komunitateak alde batean eta beren lurrak bestean daudelako; horrela, Israelek milaka pertsonari beren lurrak lantzea eta, ondorioz, oinarrizko diru-sarrerak izatea eragozten die19.

Lerro Berdearen eta harresiaren artean “Segurtasun Eremua” esaten zaion tokiko lurretara iritsi ahal izateko, palestinarrek baimen berezi bat eskatu behar dute, lehen aipatu gobernu militarraren garaiko baimen-erregimena zegoenean bezalatsu. Palestinarrek bidaiatzeko behar dituzten beste baimen batzuk bezala, “Segurtasun Eremurako” baimenak ematen dira barne-segurtasun israeldarrak onartu ostean, eta neurri diskriminatzaile, arbitrario eta burokratikoen mende daude. Sarri, nekazari palestinarrei ukatu egiten zaizkie, eta ezin dutenez beren lurretara heldu, funtsezko diru-sarrera hori gabe geratzen dira.

2017an, oliba-bilketaren sasoian, nekazariek “Segurtasun Eremuko” beren lurretara joateko eginiko 10.700 eskari baino gehiago zeuden ukatuta edo ebazteke, denboraldiaren amaieran. Baimena lortzen dutenean ere, lurretara iristea ez dutenez beti bermatuta eta makineria astuna erabiltzea debekatuta dutenez, lurraren produktibitatea murriztu egiten da, eta, ondorioz, irabaziak galtzen dituzte20.

Ekialdeko Jerusalemgo kasuan, 140.000 jerusalemdar inguru hiritik fisikoki isolatuta daude21. Jerusalemen sartzeko, beren lanpostuetara eta zerbitzuetara joateko, egunero jasan behar izaten dute checkpointetatik igarotzeko esperientzia izugarria. Jerusalem okupatua, orain, erabat isolatuta dago aldameneko hiri eta herrixka palestinarretatik, eta horrek ondorio larriak eragiten ditu familia-harremanetan eta jarduera ekonomikoan.

Harresiak, halaber, Zisjordania okupatua zatitzen du, eta hirigune palestinarren arteko jarraitutasuna eteten. Komunitate palestinarrak bantustan txikitan banantzeak “Zatitu eta garaituko duzu” teknika zaharri jarraitzen dio, organismo politiko palestinarra sozialki, politikoki eta ekonomikoki ahultzen duenari, hain zuzen.

Erresistentzia-guneak

Eraso-harresiak duela hamarkada batzuetatik nagusi den Israelen finkapen kolonialerako gobernuaren ikur fisiko bihurtu dira, baina baita erresistentzia-gune ere. 2018ko martxoaren amaieratik, Gazako biztanleek manifestazioa egiten dute, ostiralero, harresitik oso gertu, Itzultzeko Eskubidea aldarrikatzeko. Pozez gainezka dokumentaturiko une jakin batzuetan, zenbait lagunek harresien beste aldera iristea lortu dute. Israelen erantzuna hilgarria izan da: protestak hasi zirenetik, frankotiratzaile israeldarrek 200 palestinar baino gehiago hil dituzte tiroz, osasun-arloko langileak eta kazetariak barne22. Pertsona horientzat, harresiaren kontrako borroka beren etxeetara eta lurraldera itzultzeko eskubidearen aldeko borroka da.

Zisjordanian, Nili’n eta Bili’n herrietan, handik gertu egiten diren harresien pareko protesten eraginez, astero herri-manifestazioak egin izan dira urte askoan. Pertsona asko hil edo zauritu izan dituzte beren lurra izateko eskubidea egikaritzean23. Palestinarrek harresi-zatiak erauzi izan dituzte, eta haren gainetik jauzi egin zatiketa eta kontrol geografikorako politika israeldarra itzulingururik gabe gaitzesteko ekintzetan.

Espekulazioa eta salmenta

Okupazio israeldar luzea defentsa-politika oparo eta Israelentzat zein enpresa israeldarrentzat oso errentagarriaren motorra izan da. Azken horientzat, alde batetik kapital pribatuaren eta beste alde batetik aparatu militar israeldarraren arteko harreman sinbiotiko eta elkarrentzat onuragarria ezin errentagarriagoa da, eta aukera ematen die beren teknologiak probatzeko eta munduko osoko bezeroei saltzeko. Elkar hartze hori Israelen okupazio-azpiegituraren oinarria da.

Faxismo gero eta handiagoa, “barne-terrorismoaren aurkako gerra” deritzona eta errefuxiatuen kontrako politika arrazistak nagusi diren garaian, enpresa israeldarrak aitzindariak dira hiri-poliziarako, zaintzarako eta mugen kontrolerako irtenbideen garapenean. Israelen harresiak horren adibide perfektua dira. Israelgo enpresa militar garrantzitsuenak, Elbit Systems eta Magal Security, dira armada israeldarrak baliatzen dituen kontratista nagusiak; hala, milioika dolarreko kontratuak esleitu dizkiete harresia eraikitzeko eta detektatze elektroniko bidezko hesiak zein puntako teknologiadun zaintza-sistemak ezartzeko. Elbit Systemsek tunelak detektatzeko sistema bat garatu zuen, Gazan palestinarrak setiaturik izateko erabiltzen den teknologia-sarearen parte gisa24. Mozkin gehiago irabazteko irrikan, Elbitek teknologia hori esportatzeko baimena eman diezaion eskatu dio Israelgo Gobernuari, gaur egun Estatu-sekretua baita. Magalen sentsore-teknologia Israelen eta Egiptoren arteko mugan dagoen 5-8 metroko altuerako “hesi adimendunean” ezarrita dago, zeina emigrante afrikarrak sar daitezen galarazteko eraiki zen25.

Mundu osoko erakunde eta gobernuek enpresa bi horiek kontratatzen dituzte okupazio israeldarrean duten inplikazioagatik, hain zuzen, teknologia hori erabili aurretik “probatzeko” aukera dutelako. Hala, Magalen teknologia baliatzen da, adibidez, Indiak Kaxmirrekin eta Pakistanekin dituen mugetan26; Elbitena, berriz, Europa Gotorlekuko muga hilgarrietan, arrazoi ekonomiko, politiko edo humanitarioengatik Europan babesa bilatzen duten pertsonak kontrolpean izateko eta atzera joanarazteko27.

Enpresa biak ahaleginak egiten ari dira Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugan harresi hilgarria eraikitzeko AEBetako Gobernuaren kontratua lortzeko28. Lizitazioan, Magalen zuzendari nagusi Saar Kourshek harro esan zuen bere enpresak Apartheidaren Harresia izenez ezaguna den harresiaren funtzionamenduan parte hartu zuela, baita Egiptoren eta Israelen artean dagoenarenean ere, eta zera adierazi zuen: “Israelgo adibideari erreparatuta, nagusiki hesi bat da, zeinak hiri-eremuetan, Ekialdeko Jerusalemen, kasurako, harresi bat duen […]. Israelek Egiptorekin zabalduriko mugako irtenbidea oso eredu arrakastatsua da, ezbairik gabe. […] Magalen sentsoreek, Israelen eta Egiptoren arteko mugan 5-8 metro bitarteko altuera duen hesi adimendunean, Israelera iristen diren etorkin afrikarren kopurua murriztea lortu dute; 2016an, 11 lagunek baino ez zuten lortu hesia zeharkatzea”29.

2019an, Elbit Systemsi 26 milioi dolarreko kontratu bat esleitu zitzaion. Haren enpresa subsidiarioak egingo du lana, Elbit Systems of America (ESA) izenekoak, hain zuzen. ESAk Dorre Finko Integratuen (IFT, ingelesezko siglak) sistema ezarriko du Arizonako Mugako Patruilaren Etxe Nagusiko Erantzukizun Eremuan. Orain arte, Elbit Systems of Americak Ameriketako Estatu Batuetako Aduana eta Muga Babeserako Bulegoaren hainbat kontratu eskuratu ditu, Arizona eta Mexiko arteko mugako 200 bat miliatan zehar IFT sistemak instalatzeko30.

Gero eta mundu bortitzagoan, pertsona-talde oso handiek bidaia luze eta, maiz, hilgarria hasten dute, berentzako eta beren familientzako bizitza hobearen bila, arrazoi ekonomiko, politiko eta ingurumenarekin loturikoek bultzatuta. Argi geratu da egoera horiek eremu emankorrak direla Israelgo enpresentzat, etekinak sortzeko eta beren errepresio-teknologiak esportatzeko. Argi geratu da, halaber, borrokan eta elkartasunean bat egin beharra dagoela, mundu osoko harresiak eraisteko.


1 Illan Pappe Illan The Ethnic Cleansing of Palestine, (Oxford: One World Oxford, 2006). [En castellano, La limpieza étnica de Palestina, Barcelona, Crítica, 2008].

2 La Línea Verde es la línea de demarcación establecida por el armisticio de 1949 que separa a Israel de los países árabes. Más allá de la Línea Verde se encuentran Cisjordania, la Franja de Gaza y Jerusalén Oriental.

3 Los Acuerdos Oslo, firmados en 1993, codificaron la subordinación palestina al sistema israelí, de modo que se mantuvo el status quo. Aunque los Acuerdos de Oslo se concibieron como una regulación temporal en un periodo de cinco años, a día de hoy todavía son vinculantes.

4 Sira Assi, “Just Ask Israel”, Jacobine Magazine, 2019.

5 Meron Rapoport, “Thanks to Gaza Protest, Israel has a new crop of ‘battle tested’ Weapons for Sale”, +972 Magazine, 2 July 2018.

6 Nizar Ayoub and Aaron Southlea, “Israel’s Occupation of the Golan Heights is Illegal and Dangerous”, Foreign Policy, 5 February 2019.

7 Marwan Darwish and Patricia Sellick, “Everyday Resistance among Palestinians Living in Israel 1948-1966,” Journal of Political Power, 2017:10.

8 Yotam Berger, “Declassified: Israel Made Sure Arabs Couldn’t Return to their Villages“, Haaretz News, 27 de mayo de 2019.

9 Who Profits, “In Deep Water: More Walls to Strangle Gaza“, diciembre de 2018.

10 Ibid.

11 United Nations Office of Humanitarian Coordination, Humanitarian situation in the Gaza Strip Fast facts – OCHA factsheet, 2019.

12 Who Profits, “In Deep Water: More Walls to Strangle Gaza“, diciembre de 2018.

13 UN News, International Court of Justice Finds Israeli Barrier in Palestinian Territory is Illegal, 9 de julio de 2004.

14 B’Tselem – The Israeli Information Center for Human Rights in the Occupied Territories, “The Separation Barrier,” 11 November 2017.

15 Sara Roy, “De-development Re-Visited: Palestinian Economy and Society Since Oslo,” Journal of Palestine Studies, 1999:28.

16 Hanieh, Adam, “Lineages of Revolt, Issues of Contemporary Capitalism in the Middle East” (Chicago: Haymarket Books, 2013)

17 Gadi Algazi, “Offshore Zionism,” New Left Review, 2006:40.

18 Hamoked, The Permit Regime: Human Rights violations in West Bank Areas Known as the “Seam Zone, marzo de 2013.

19 B’Tselem – The Israeli Information Center for Human Rights in the Occupied Territories, The Separation Barrier, 11 de noviembre de 2017.

20 UN Office for the Coordination of Humanitarian Affairs, “Infestation Expected to Affect Olive Harvest in the West Bank,” 11 de septiembre de 2018

21 B’Tselem – The Israeli Information Center for Human Rights in the Occupied Territories, The Separation Barrier, 11 de noviembre de 2017.

22 Reuters, Israeli Troops Kill Gaza Teens During Border Protests: Medics, septiembre de 2019.

23 Nigel Wilson, “Eleven Years of Protesting Israel’s Occupation,” Aljazeera.

24 Who Profits, “Elbit Systems Profile,” 5 May 2018.

25 Véase “Elbit Systems and Magal Security System’s profiles”, whoprofits.org

26 Dan Arkin, “Magal System Representative visit India for the Launch of the Smart Border Project“, Israel Defence News (en hebreo), 16 de agosto de 2017.

27 Middle East Monitor, “Israel Defense Company Wins Major Contract to Monitor Europe’s Coasts”, 1 de noviembre de 2018.

28 Brittany Anderson, “Interview With Gabriel Schivone: U.S. Borderlands, Israel’s Latest Surveillance Technology Laboratory,” Journal of Palestine Studies, 2008.

29 Anna Ahronhem, Israeli Security Firm: Smart Fence `Best Option` for US-Mexico Border,” The Jerusalem Post, 29 de enero de 2017.

30 Elbit Comunicado Prensa. Elbit Systems U.S. Subsidiary Awarded Additional $26 Million Contract to Provide Integrated Fixed Towers System in Arizona, junio de 2019.