Inguruan ditugun harresiak… erori egingo dira!

Friends of the Earth – Brazil

(traducido por Sinfo Fernández Navarro)

Inguruan ditugun harresiak… erori egingo dira!

Muro del Apartheid en Palestina, 17 de octubre de 2009. (Crédito: Glori Lorenz.)

Zeruertzean, harresi bat dago. Hantxe, urrun, gutako gehienongandik aparte. Ia ez dugu ikusten, gure errealitatearekin zerikusirik ez duela uste dugu. Baina ilusio hutsa da: harresi orok du gurekin zerikusia, harresi oro da geurea. Horrexegatik, garrantzitsua da hobeto begiratzea. Zer da, azken finean, parajearen amaieran dagoen harresitzarra? Urrunetik, baso bat ere irudi lezake, baina tramankulu bat da, besterik ez, eta ez luke han egon beharko. Irentsi nahi izugarri horrekin, lurra suntsitzen du, ura, landako bizimodua. Laborantza oparoak basamortu babesgabeak bilakatzen ditu, non ez den ezer hazten, gutxi batzuen etekina baino ez. Han bizi diren komunitateak haren gatibu bihurtu dira, eta bizitza hobea izateko beren nahia betetzeko diru-sarrerak lortzeko iturri bakarra dute; gainera, banketxeen ankerkeria jasan behar dute, eta etsaien tiroak ere bai, proiektu horri uko egiten diotenean. Askok ezin dute jasan beren lurren gainean eraikitako harresi hori ikustea, eta landatik hirira alde egiten dute, baina han beste harresi batzuek zanpatuta bizi dira. Halaxe ikus ditzakegu zelulosaren industriarako eukalipto-monolaborantzetan; nekazaritza-gerriko zabaletan, non sojak, azukre-kanaberak eta artoak gure parajeak narriatzen dituzten; sabanaren eta Amazonasko oihanaren erreketan, azienda hazteko larreak lortzea xede, horrela ekosistema osoak eta bertan bizi diren komunitate indigenak eta kilonbolak sarraskitzen ari direlarik. Zeruertzean, heriotza-harresi bat dago, eta eraisteko gai izan behar dugu.

Kalearen bukaeran, harresi bat dago. Hantxe egon arren, ia ez dugu sumatzen, hirietako harresi luze eta garaiak naturaltzat jotzen ditugulako. Higiezinen espekulazioak, enpresa handiek, Estatuak eraikita, hiria zatitu, eta sarbidea eta mugimendua mugatu zituzten, bai eta gure parkeak eta ibaiak eurak kaltetu ere. Hiri-eskubidea ukatzen diete hiria ordaindu ezin dutenei, harekin aberasteko asmorik ez dutenei. Izan eta auzokoekin, herrikideekin, lagun eta lankideekin harreman hiritarra eduki besterik nahi ez dutenei. Biztanleak isolatu eta oparotasun- eta miseria-ingurune artifizialak sortzen dituzte, elkarren artean komunikatzen ez direnak; elkar ikusi eta entzun arren, ez dute elkar sendotzen. Hiriguneez jabetu, eta arriskutsuak, zatarrak eta inpertsonalak bihurtzen dituzte. Podemos verlos en el muro que se levanta para encerrar la ampliación de un aeropuerto – y en la expulsión de una barriada entera, Villa Nazaré – en Porto Alegre, en los innumerables parques cercados por todo el país, en los condominios de lujo que ocupan áreas públicas de forma irregular y aíslan a las comunidades de sus bienes naturales. XXX. Kalearen bukaeran, bazterkeria-harresi bat dago, eta eraisteko gai izan behar dugu.

Gure ate parean bertan, harresi bat dago. Hortik harago gertatzen denak ez omen du gurekin zerikusirik. Baina harresi bat denez, geure harresia, geuri ere badagokigu. Harresi honen atzean jazotzen dena perbertsoa eta nazkagarria da: indarkeria, bortxaketak, abusuak; kontrola, zapalkuntza, umiliazioa; jabetza, bidegabekeria, eromena. Matxismoaren nahasmenduak etengabe jasaten dituzten emakume eta haurrak, indarkeria eta isilarazte sistematikoan harrapatuak, bortxan eta kontrolean, sistema kapitalistak sostengaturiko sistema patriarkalak eta gizarte-itun bidegabe ezin nabarmenagoak estututa. Bere burua engainatzen ari dira harresi hori fisikoa dela uste dutenek, arazoa etxe barruan baino ez dela pairatzen uste dutenek; izan ere, indarkeria-kasu gehienak ingurune horretan gertatu eta erasotzaileak biktimen ezagunak izan arren, emakume eta haurrek beti izaten dute aldean harresi fin hori, doazen tokira doazela. Brasilen, hamabost segundoan behin, milaka andre jotzen dituzte, milaka andre erailtzen dituzte andre izate hutsagatik, eta ezin konta ahala ume dira torturatuak haurtzaroan haien etorkizunari ahotsik eman ez eta jolasak lanarekin ordezten dituen gizartearen abusu fisiko, sexual eta psikologikoen bidez.

Geure begien parean, harresi bat dago. Harresi fina, axolagabekeriak eta indibidualismoak eraikia, kapitalismoaren kulturak sustatua. Harresiak besteen desesperazioa ikustea eragozten digu, ez digu uzten ikusten goseak eta umiliazioak jota hiltzen ari direla, hementxe bertan, banketxe eta azoken parean, begi eta eskuekin laguntza eta aitorpena eskatzen ari direla. Baina gure begien pareko harresiak ikusezinak bihurtzen ditu: gutako bakoitzarentzat, enpresentzat, Estatuarentzat. Ikusten ditugunean, arazoak besterik ez dugu ikusten. Eta gizakiek ikusezin jarraitzen dute, beren zaurgarritasunek bezalaxe: gosea, gaixotasuna, segurtasunik eza, konfiantzarik eza. Baina amets lapurtuak eta alaitasun-une ezkutuak ere badituzte.

Porto Alegre hirian hiru urtean gizarte-desparekotasuna eta etxerik gabeko biztanleen kopurua % 100 ere handitu izanak agerian jartzen du ikusten saiatzen ez garen hori. Begien parean, ikusezintasun-harresi bat dugu, eta eraisteko gai izan behar dugu. Gure buru barruan, harresi bat dago. Harresi immateriala, gure interakzioak eragozten eta gure harremanak desitxuratzen dituena, eta geure burua ulertzea zailtzen duena.

Gure ideiak kutxa iragazgaitzetan antolatzen ditu, eta baliorik gabeko ekintza antzu berak errepikatzera bultzatzen gaitu. Benetako burbuiletan eta burbuila digitaletan harrapatzen gaitu, non gauza berak esaten ditugun, eztabaida berak izaten ditugun, pertsona berekin biltzen garen, besterik ez. Antsietatea, depresioa eta sumindura sortzen dizkigu, zeinak oparotasun epidemikoz eragiten diguten. Eromenera, apatiara, gizarte-bizikidetzarik ezera eramaten gaitu. Elkarrizketa debekatzen du, gure ekintzak polarizatzen ditu, eta gorrotoa eta indarkeria hautu politiko bihurtzen ditu. Gure buru barruan, sufrimendu-harresi bat dago, eta eraisteko gai izan behar dugu.

Alabaina, harresia gizakiak sortu du. Hortaz, porrot egin dezake. Nahikoa gertutik begiratuz gero, konturatuko gara harresi horietako bat bera ere ez dela behar bezain sendo, zurrun eta kohesiboa: arrailak daude denetan. Arrakala bakoitzean, norbait harresiei aurre egiten ari zaie. Ekintzetan erakusten den erresistentzia, gure borondatearen kontra eraikitako harresi horiek baino askoz zehatzagoak diren ekintzetan: nekazaritza ekologikoaren, elikadura-burujabetzaren eta herri-oinarriko nekazaritza-erreformaren aldeko mugimenduetan.

Hirietako gentrifikazioaren aurka egiten ari diren eta hiriak haienak ere badirela oihukatzen duten herri-talde eta -komunitateetan. Mundu osoan zehar sortzen ari diren mugimendu feminista ugarietan, beren gorputzez, gogoen eta bihotzez jabe ez daitezen borrokatzen diren andreen indarrean, bizi-baldintza hobeak izateko eta beren ametsak betetzeko borrokan segitzen duten horiengan. Gizarte-egoera zaurgarrietan diren pertsonak gizarteratzeko ekimen anitzetan, non jateko, babesteko eta harremanak elkartasunean oinarriturik egiteko aukera izaten duten, are lanbide berri bat ezagutzekoa ere. Pertsonei ongietorria egiten dieten eta benetako elkarrizketa izateko eta elkar aitortzeko gunea eskaintzen duten laguntza psikologikoko taldeetan.

Harresiak zenbat eta handiagoak, arrailak orduan eta ugariagoak. Inguruan harresiak edukiz gero, eroriko direlako ziurtasun itxaropentsua izan behar dugu, banan-banan erori ere. Herriek borrokan jarraitu bitartean, harresiak erori egingo dira!


1 Las quilombola son comunidades de la población negra en Brasil. Las quilombolas han sido comunidades donde los esclavos fugitivos escaparon y organizaron la vida colectiva y la resistencia a la esclavitud.