Harresi europarrak sustatzen dituzten politika eta industria1

Mark Akkerman

(traducido por Loles Oliván Hijós)

Harresi europarrak sustatzen dituzten politika eta industria1

El dron de Elbit Systems desarrollado durante los ataques a Gaza y usado por la Agencia Europea de Seguridad Marítima (EMSA). Salón Aeronáutico de París, 2007. (Crédito: Matthieu Sontag (CC-BY-SA).)

Berlingo Harresia erori eta hogeita hamar urteren ondoren, Europako herrialdeek mila kilometroan baino gehiagoan zehar eraiki dituzte lurreko mugetako harresi eta hesiak, gehienak errefuxiatuak sar daitezen eragozteko2. Mugako segurtasun-azpiegitura oso baten parte dira, zeinak barne hartzen dituen, Hayesek, Wrightek eta Humblek laburbildu bezala, “hormigoizko hormak, horma birtualak, zaintza-dorreak eta frankotiratzaileak, kamerak, lurreko radarrak eta haririk gabeko telekomunikazio bidezko zaintza infragorria, karbono dioxidozko zundak, informazioaren teknologia, identifikazio-sistemak eta immigrazioaren datu-baseak”3. Azpiegitura horiek eraikitzeko erabakia ez da arbitrarioa, industria militar eta segurtasunekoak sustatua baizik, alegia, harresiok sostengatzen dituenak. Horregatik, ez da harritzekoa industria hori bera izatea onuraduna.

Militarizazioaren aldeko lobbyak

Mugako harresi eta hesien eraikuntza Europak “errefuxiatuen krisia” izendatutakoari 2015etik eman dion erantzunaren parte da, eta bat dator mugak militarizatzeko eta kanpora ateratzeko ereduarekin, mugak EBren migrazio-politiken zutabe garrantzitsuak bihurtu baitira. Industria militar eta segurtasunekoaren lobby oparoa da politika horien bultzatzaile nagusietakoa. Martin Lemberg-Pedersen ikertzaile daniarrak (Aalborgeko Unibertsitatea) idatzi bezala, “Mugako segurtasunean aditu gisara agertzen dute beren burua, eta irudi hori baliatzen dute Europarako immigrazioa segurtasunerako gero eta mehatxu handiagoa dela baieztatzeko, zeinak gero eta produktu aurreratuagoak eskatzen dituen”4, haiek hornitzen dituzten produktuak, hain zuzen. Hasiera batean industriak defendatutako proposamen zehatzak –esaterako, mugetako zaintza europarra eta EB osoan mugak zaintzeko EUROSUR sistema ezartzea– azkenean EBren politika bihurtu dira.

Arma-enpresa handiak dira ekimen hauen buru, hala nola Airbus (Paneuroparra), Leonardo (Italia) eta Thales (Frantzia), bai eta industria-lobbyak ere, zeinen artean Segurtasunerako Europako Erakundea (EOS) eta Europako Industria Aeroespazialen eta Defentsarako Industrien Elkartea (ASD) nabarmentzen diren5. Europako Kontseiluarekin eta EBko beste erakunde batzuekin aldizka biltzen dira, kontsultarako organo ofizialak mendean dituzte, eragin handiko proposamen politikoak idazten dituzte, topaketak antolatzen dituzte industriarekin, arduradun politikoekin eta exekutiboekin, eta haiekin, era berean, azoka, hitzaldi eta mintegi militar eta nazioarteko segurtasunari buruzkoetan biltzen dira.

Mugen militarizazioa eta kanporatzea

Migrazioak segurtasuna mehatxatzen duelako amarru horren gainean eraiki dira EBren migrazio-politikak. EBko estatu kideek erantzun militarizatua emateko eta mugetara indar armatuak bidaltzeko, harresiak eta hesiak eraikitzeko, eta mugako segurtasun-ekipo gero eta gehiago hedatzeko norabidea ezarri dute, besteak beste gai militar tradizionalak (itsasontziak, helikopteroak, armak), teknologia berriak, hegazkin telegidatuak, zaintza-tresnak eta identifikazio biometrikoko sistemak.

Europar Batasunean, honako hauek dira prozesu horren etaparik nabarmenenak: Frontex mugetako zaintza-agentziaren hedapena, migrazioari aurre egiteko lehen operazio militarra abian jartzea, NATOren laguntza areagotzea, mugako segurtasunerako finantzaketa izugarri handitzea eta hirugarren herrialdeekin lankidetza (behartua).

Frontexen hedapena

Frontex 2004an sortu zen. Haren xede nagusia da EBko estatu kideen mugako segurtasun-operazioak koordinatzea. Halere, baterako bere operazioak ere egiten ditu migrazioa eragozteko, gehienak Mediterraneoan. Orain arte, operazio horiek egin izan dira estatu kideek, beren promesak bete ez dituztenek, haren esku utzitako langile eta ekipamenduekin.

Azken urteotan, Frontex hedatu egin da, eta Kosten eta Mugen Guardia europarra bihurtu, misio eta eskumen gehiagorekin. Mugetako hamar mila zaindarik osaturiko guardia iraunkorra izango du, denak ere “krisi” egoeretan esku hartzeko prestatuta, eta ekipamendua bere kasa edo estatu kide batekin batera erosi ahal izango du. Horretarako, 2.200 milioi euro gorde dira 2021-2027 epealdirako haren aurrekontuan. Aurreikuspenen arabera, 2027an 1.870 milioi euroko aurrekontua izango du urtero, 2005ean zuena (5 milioi) 300 milioi euroan baino gehiagoan handituta.

Frontex berriak are nabarmenago egikaritzen du bere ikuskatzaile-funtzioa estatu kideen mugako segurtasunari begirako gaitasunak ebaluatzeko; horrez gain, aholkularitza loteslea eskaintzen du gaitasun horiek sendotzeko neurriei eta EBko Batzordearen erabakiz estatu kide batean –haren baimenik gabe ere– egin daitezkeen balizko zuzeneko esku-hartzeei buruz6. Horrez gain, Frontexek hirugarren herrialdeekin lankidetzan jardun ahal izango du, bai eta operazio armatuak egin ere, bere kabuz, herrialde horien lurraldean.

Sofia Operazioa eta NATOren laguntza

Sofia Operazioa (EUNAVFOR MED izenez ere ezaguna) migrazioak geldiarazteko osorik EBren lehen operazio militarra da: Libiako kostalde parean, itsasoan eta airean –gero airean baino ez– egotean datza7. Alderdi gatazkatsuenetako bat da Libiako Kostako Guardiarekiko lankidetza eta haren prestakuntza. Gobernu-indarren eta milizien arteko elkartze informal horrek pertsonen salerosketan parte hartzen du, errefuxiatuen kontra indarkeriaz baliatzen da, eta atzera Libiara eramaten ditu, non, maiz, egoera izugarriak pairatzen dituzten atxiloketa-zentroetan8.

Itsasoko Zaindari Operazioak laguntza eman zion Sofiari, sostengu logistikoa emanez eta ontziak itsasoratuz zein hegazkinak aireratuz. Aurretik ere, NATOk Frontexen Poseidon Operazioan lagundu zuen, Egeo itsasoan.

NATOren papera areagotzeak, hau da, agindu humanitariorik gabeko aliantza militarra denarenak, Europako mugetako segurtasunaren militarizazioa erakusten du. Halaber, kontuak emateari buruzko galderak eragiten ditu, NATO ez baitago EBko Parlamentuaren eta haren erreklamazio-mekanismoen zaintzapean.

Finantzaketa handiagoa

2004tik, EBk 4.500 milioi euro ingururekin finantzatu du estatu kideen mugetako segurtasunaren garapena, Schengengo mekanismoaren, Kanpo Mugetarako Funtsaren eta Barne Segurtasunerako–Mugetarako Funtsaren bitartez. Funts horien helburu garrantzitsu bat da herrialdeen ekimenak mugen kudeaketa integraturako sistema berean biltzea. Zentzu horretan, EUROSUR-ek betetzen du paper nagusia, alegia, estatu kide guztien mugetako zaintzari buruzko datuak EBko kanpoko mugen barruko eta kanpoko egoerari buruzko etengabeko ikuspegia eskaintzeko biltzen dituen sistemak. Finantzaketa jarduera- eta erosketa-mota ugaritarako erabili da, ontziak, ibilgailuak, helikopteroak, sistema informatikoak eta zaintza-ekipoak barne. EBren datorren aurrekontu-zikloan, 2021etik 2027ra bitartekoan, Barne Segurtasunerako Funtsaren ordez Mugen Kudeaketa Integraturako Funtsa izango da. 2019ko udaberrian onartu zuen haren sorrera Europako Parlamentuak, 7.100 milioi euroko aurrekontua esleituta9.

EBk ez du finantzatzen, ordea, mugako harresi eta hesien eraikuntza. Europako Batzordea aurka agertu da, argi eta garbi agertu ere. Batzordearen eledun Alexander Wintersteinek zera adierazi du: “Kanpoko mugetan mugak kudeatzeko neurriak ezartzearen alde gaude: zaintza-neurriak izan daitezke, mugak kontrolpean izateko ekipoak… Baina ez ditugu hesiak finantzatuko”10. Batzordeak, halaber, datorren aurrekontu-zikloan (2021-2027) harresi eta hesiak finantzatzea baztertu du.

Egun EBk ia denerako finantzaketa duenez, hesi nahiz harresietarako eta horien funtzionamendurako teknologiarako salbu, Batzordearen harresiekiko ezinikusiak ikuskizun hutsa dirudi. Egiatan, Europako Batzordearen xedea da Europak ez ematea fisikoki itxita dagoen munduko eremu bat.

Lankidetza hirugarren herrialdeekin11

EBn migrazio-politikei buruzko desadostasunak gero eta handiagoak badira ere –esate baterako, errefuxiatuak estatu kideen artean “banatzeari” dagokionez–, eta politika horiek gauzatzeko dirua, langileak eta ekipamenduak emateko orduan estatu kideak uzkur agertzeak kanpoko mugetako segurtasuna indartzeko adostasuna ahultzen duen arren, adostasun zabala dago errefuxiatuak Europara iritsi baino lehen geldiarazteko EBtik kanpoko herrialdeekin lankidetzan aritzearen gainean, alegia, mugak kanpora atzeratzea esaten zaionari buruz. Errefuxiatuak ez badira Europako lurraldera iristen, Europar Batasunak edo estatu kideetako bakoitzak ez du zertan haietaz arduratu, eta ez ditu haien eskubideak errespetatu behar. Hori dela eta, EBk hirugarren herrialdeak, batez ere Afrikan, mugako guardia aurreratuen gisara jokatzera behartzen ditu, azenarioaren eta makilaren politikaren bidez: lankidetzan aritzen badira, merkataritza-onurak lor ditzakete, kasu; bestela, garapenerako laguntza murriztu egiten zaie.

Nahiz eta ez izan gauza berria, 2005etik mugak kanpora ateratzeko neurriak eta akordioak areagotu egin dira, eta bizkortze orokortua gertatu da La Valetako Europa-Afrika goi-bilera izan zenetik, 2015eko azaroan. EB eta estatu kide bakoitza milioika euro ematen ari dira hainbat proiektutarako. Horiek hirugarren herrialdeekin lankidetza barne hartzen dute, arlo hauetan jarduteko: deportatutako pertsonen harrera, haien polizien eta mugetako funtzionarioen prestakuntza, sistema biometriko zabalen garapena eta ekipamenduak (helikopteroak, ontziak eta patruila-ibilgailuak barne) ematea, bai eta zaintza- eta kontrol-ekipamenduak ere. Proiektu asko Europako Batzordearen bidez gauzatzen badira ere, zenbait estatu kidek ere, Espainiak, Italiak eta Alemaniak, kasurako, beren gain hartzen dute mugak kanpora ateratzeko ekimenak finantzatzeko eta laguntzeko lidergoa, EBtik kanpoko herrialdeekin bi aldeko itunak eginez.

Lankidetza hori bereziki problematikoa bihurtzen duena da laguntza jasotzen duten gobernuetako asko erabat autoritarioak direla, eta laguntza hori hain zuzen errepresioaren eta giza eskubideen aurkako gehiegikerien arduradun handienak diren estatuko segurtasun-organoei ematen zaiela. Hala, EBk erregimen lotsagarri baino lotsagarriagoekin egin ditu itunak, Txad, Niger, Bielorrusia, Libia eta Sudanekin, besteak beste, eta denei eman die finantzaketa.

Mugak kanpora atzeratzearen parte bat da –nahiz eta argi eta garbi aitortu ez– EBk eta estatu kideek gero eta presentzia militar handiagoa dutela hirugarren herrialdeetan, Niger, Libia, Tunisia eta Malin, adibidez. EBk Niger eta Malin dituen misioen xedea da migrazioa geldiaraztea. Nigerren, esate baterako, EUCAP Sahelen misioarekin batera, oste italiar, frantses eta alemanak daude, mugako segurtasunean laguntza emateko; Alemaniak, berriz, ibilgailu eta komunikazio-ekipamenduak eman ditu; eta herrialde horrek eta Herbehereek migrazioa geldiarazteko mugetako indar berezi berri baten ezarpena finantzatu zuten12.

Irismen handiko ondorioak

Europako migrazio-politika militarizatuen ondorioak suntsitzaileak dira. Lehenik eta behin, errefuxiatuek, militarizatutako mugetan gero eta indarkeria handiagoari aurre egin behar diotenek, migrazio-bide arriskutsuagoak erabili behar dituzte beste batzuk ixten direnean, eta sare kontrabandista kriminalen esku uzten dituzte. Baina ondorioak harago doaz, bereziki politika horiek kanpora ateratzeari dagokionez: diktadurak eta errepresioa sendotu egiten dira, eta kalteturiko herrialdeetako egonkortasun politiko eta ekonomikoa ahuldu; gainera, garapenerako lankidetzarako funtsak desbideratu eta bidegabeki erabiltzen dira. Horrenbestez, oso litekeena da politika horiek epe luzera errefuxiatu gehiago eragitea, eta, ondorioz, kolokan jartzea Europar Batasunak “errefuxiatu-kopurua murrizteko” azaldutako interesa.

Mugako segurtasunaren merkatua

Errefuxiatuek, hirugarren herrialdeetako biztanleek eta EBk berak ezer gutxi edo ezer ez badute irabazten Europako egungo migrazio-politikekin, nori balio diote orduan? Ez da harritzekoa politika horien alde presio handia eragiten duten enpresak izatea, hain zuzen, politika horien onuradunak. Visiongain aholkularitza-enpresak kalkulatu du mugako segurtasunaren mundu-mailako merkatua 17.500 milioi euro ingurukoa izan zela 2018an; Market Research Future aholkularitza-enpresak iragarri du datozen 13 urteotan diru-sarrerak % 8 baino gehiago handituko direla urtero13. Aurreikuspenen arabera, Europak % 15eko hazkunde-tasa izango du urtean14.

Enpresak

Mugako segurtasunaren merkatu europarreko eragile nagusiek, bereziki Airbus, Leonardo eta Thales armagintzako erraldoiek, paper bikoitz zinikoa jokatzen dute. Lehenik eta behin, etekina ateratzen dute gatazkan dauden herrialdeetara eta errefuxiatu askok ihesean atzean utzi nahi dituzten erregimen autoritarioetara armak eta segurtasun-ekipamenduak esportatuz; hirurak dira Ekialde Hurbil eta Afrikako iparralderako arma-esportatzaile handiak. Gero, ekipamenduak eta teknologia saltzen dituzte errefuxiatu horiei Europako mugetan eta haragoko herrialdeetan sartzeko eragozpenak jartzeko. Halaber, EBren finantzaketa gehien jasotzen dituzten herrialdeen artean daude, mugako segurtasun-teknologia berriak ikertzeko eta garatzeko.

Airbusek eta Leonardok mugako segurtasunerako helikopteroak eman dizkiete Europako herrialde askori, batzuetan EBk finantzatuta. Era berean, Airbusek mugako zaintza-sistemak saldu dizkie Frantzia, Errumania, Espainia, Bulgaria, Aljeria eta Saudi Arabiari; azken horrekin, historiako inoizko itunik handienetakoa sinatu du mugako segurtasunerako, bi mila milioi eurotik gorakoa. Alemaniako Gobernuak Airbuseko mugako segurtasun-dibisio ohiaren ekipamendu batzuk eman zizkion Tunisiari; dibisio hori, orain, Hensoldt izeneko enpresa independentea da. Airbusek, Israelgo Industria Aeroespazialarekin (IAI) batera, UAV Harfang (hegazkin telegidatua) garatu zuen, zeina mugako segurtasun-lanetarako sustatzen duen.

Thalesek mugako segurtasun-sistema bat eman zion Letoniari, unitate termiko mugikorrak eta mugako segurtasun-sistemak saldu zizkion Espainiari, eta bere radar-ekipoa mundu osoko ontzi anitzetan erabiltzen da, mugako patruiletan barne. Espainiako Aerovisión enpresarekin batera, UAV Fulmar (drone bat) garatu du, eta Frontexi aurkeztu dio. Thales NAN elektronikoaren kudeaketan ere oso aktiboa da: horretarako sistemak Uzbekistan, Frantzia, Maroko, Kenya eta Erresuma Batuari saltzen dizkie. 2019an, Gemalto erosi zuen, Herbehereetako segurtasun digital eta biometriako enpresa bat15. Gemaltoren bezero dira, pasaporte biometriko eta nortasun-txarteletarako, Aljeria, Boli Kosta, Libano, Moldavia, Nigeria eta Turkia.

Hauek dira mugako segurtasunaren merkatu europarreko beste enpresa garrantzitsu batzuk: Damen ontziola holandarra, patruila-ontziak Albania, Belgika, Bulgaria, Portugal, Errumania, Suedia, Herbehereak, Erresuma Batua, Maroko, Libia, Tunisia eta Turkiari saldu zizkiena; European Security Fencing espainiarra, Ceuta eta Melillako mugetako kontzertinetarako txarrantxa eman zuena, bai eta Hungaria, Turkia, Austria, Eslovenia Erresuma Batua (Calais) eta Bulgariari ere; Indra enpresa espainiarra, zeinaren Zaintza Sistema Integratua (SIVE) Espainia, Letonia, Portugal eta Errumanian erabiltzen den; eta Seahorse Network, Mediterraneoko herrialdeetako (Europako zein Afrikakoak) polizia-indarrek migrazioa geldiarazteko osaturiko sarea.

Saab enpresa suediarrak kostako eta aireko zaintza-sistemak eta mugak kudeatzeko sistemak ekoizten ditu. Mugako bere segurtasun-sistemak Kroazia, Estonia, Frantzia, Grezia, Suedia eta Erresuma Batuari saldu dizkio; besteak beste, radar bidezko zaintza-sistemak aireontzietan eta lurrean erabiltzeko. Defendec zaintza-teknologiako enpresa estoniarrak bere produktu izarra, Smartdec –urruneko monitorizazio-sistema, giza mugimendua besterik ez sumatzeko programaturiko haririk gabeko kamerak dituena–, Europako hainbat herrialderi saldu die, besteren artean Finlandia, Bulgaria, Errumania eta Lituaniari. 2011n, Estatu Batuetako enbaxadak Albanian Smartdec sistemak eman zizkion Albaniako Mugako Guardiari; 2016an, berriz, Ukrainako Estatuko Mugako Guardiak Defendec haririk gabeko detektatze-sistemaren lau sorta jaso zituen, mugako segurtasun-ekipamenduz osaturiko sorta zabalagoaren baitan.

Lotura Israelekin

Israelgo enpresak mugako segurtasunaren nazioarteko merkatuaren abangoardian daude. Salmenta-estrategia bakarra dute, Israelgo mugako segurtasunean duten jarduna kapitalizatzen duena, Zisjordaniako bereizketa-harresia eta Egiptorekiko mugan Gaza inguratzen duena barne. Oro har, Israelgo armamentu- eta segurtasun-enpresen ekipamendua eta teknologia onartuak dira nazioartean, “borroka-eremuan probatutzat” jotzen direlako16. Mugako segurtasunerako kontratu europarren aldeko apustua egitean, Saar Koushek, garai hartan Magal Security enpresaren zuzendari nagusia zenak, alegia, Zisjordanian harresia eraikitzen ari den enpresarenak, zera zioen: “Edonork aurkez diezazueke PowerPoint polit bat, baina gutxik erakutsi ahal izango dizuete Gaza bezalako, proba-eremu iraunkorra den hori bezalako, proiektu konplexu bat”17.

Israelgo RBTec Electronic Security Systems enpresak, Frontexek “Mugak zaintzeko sentsore eta plataformak” izeneko tailerrean parte hartzeko aukeratuak, 2014ko apirilean, harro zioen tailerrean parte hartzeko bidalitako eskaeran bere “teknologiak, konponbideak eta produktuak Israelen eta Palestinaren arteko mugan ezarrita” daudela. 2015eko udan, Bulgariak eta Hungariak publikoki espekulatu zuten Israelek diseinatutako eta Egiptorekiko mugako hesian probatutako mugako hesiak erosteko aukerarekin. Azkenean herrialde biek, Europako estatu gehienek bezalaxe, mugako hesiak eraikitzeko tokiko eraikuntza-enpresak aukeratu bazituzten ere, Israelgo esperientziak inspirazio-iturri izan ziren18.

Lurreko harresi eta hesi gehienak tokiko eraikuntza-enpresek eraiki dituzten arren, industria militarrak eta segurtasunekoak arrakasta handiagoa izan du harresi horiekin batera doazen zaintza-, monitorizazio- eta intrusio-teknologiaz hornituz itsas mugetako segurtasun-operazioetan erabiltzen diren itsasontzi eta aireontziak, bai eta errefuxiatuak erregistratzeko, identifikatzeko, baztertzeko edo deportatzeko sistemetan (biometrikoak) ere.

Horri dagokionez, tripulaziorik gabeko aire-ibilgailuak (UAV) izan dira esportazio-produktu arrakastatsuenetakoa Israelgo enpresentzat, eta horrek ere erakusten du nola areagotzen den sistema (erdi) autonomoekiko mendekotasuna. Elbitek, 2015ean, tripulatu gabeko sei Hermes aire-ibilgailu saldu zizkion Suitzako mugako guardiari, 230 milioi euroko akordio polemikoa tarteko19. UAV mota bererako 59 milioi euroko kontratua egin zuten, 2018an, Itsas Segurtasuneko Europako Agentziak (EMSA) eta Portugalgo CEIIA enpresak, “Itsas zaintza zibilaren esparruan RPAS (urrutitik kontrolatutako aire-ibilgailua) bidezko iraupen eta irismen luzeko zerbitzuak” emateko20. Elbitek, azpikontratista den aldetik, Hermes irismen luzeko itsas zaintza egiteko gidatuko du, hots, EMSAk EBko Estatu kideen eta herrialde bazkideen eskura jartzen duen zerbitzua emateko. “Europar Batasuneko agintariek aukeratu izana konfiantzazko beste boto bat da Hermes 900erako, Europan, Asia Pazifikoan, Latinoamerikan eta Israelen tripulatu gabeko aireko ibilgailu horietarako kontratu berriak esleitu direnez gero” adierazi zuen Elad Aharonson Elbiten zuzendari nagusiak21.

Frontexek Israelgo Heron Aerospace Industries hegazkin telegidatu ospetsua hautatu zuen, era berean, 2018an, Mediterraneoan zaintza-hegaldiak egiteko. Operazioaren zenbatekoa 4,75 milioi eurokoa izan zen, 600 orduko proba-hegaldirengatik; horretarako kontratua IAIk lortu zuen, EBko herrialdeetako bi lehiakideren gainetik22. IAI Airbus DS Airborne Solutions enpresarekin elkartu zen hegaldiak egiteko, eta lehena Kretatik (Grezia) abiatu zen23. Heron mundu osoko armadek erabiltzen dute, Estatu Batuetakoa, Turkiakoa, Marokokoa eta Indiakoa barne. Hala ere, erabiltzaile nagusia Israel bera da; 2009an, Gazako gerran erabili zituen, Spike misilez armaturik. Human Rights Watchen arabera, tripulaziorik gabeko hegazkinen erabilerak “zibil askoren heriotza eragin zuen”, “Israelek jomugak aukeratu” zituelako24.

Ondorioak

EBk ez du bere gain hartzen mundu-mailako sistema ekonomiko bidegabea sortu eta mantendu izanaren erantzukizuna, ez eta bere kanpo-politikaren paperaren eta bere arma-trafikatzaile ezagunek gatazken eta errepresioaren sustapenean dutenaren gainekoa ere. Immigrazioari eman dion erantzun nagusia izan da mugako segurtasunean parte-hartze militar handiagoz inbertitzea. Gorantza doan Europako industria militar eta segurtasunekoak konplazentziaz lortu ditu etekinak. Iruzur hau guztia errefuxiatuek nozitzen dute, haiek jasaten baitituzte politika eta jardunbide horien ondorio ikaragarriak.

Nazio Batuek eta giza eskubideen aldeko zein errefuxiatuak babesteko erakundeek gogor kritikatu izan dute Europar Batasuna, mugako segurtasunerako bere politikagatik –eta, bereziki, bere egungo militarizazioagatik–. Errefuxiatuei ematen dien tratuak giza eskubideak urratzen ditu, asiloa eskatzeko oinarrizko eskubidea barne, bai eta nazioarteko zuzenbidea ere. Mugak kanporatzeko politikek errepresioa eta pobrezia areagotzen dituzte hirugarren herrialdeetan. Hala eta guztiz ere, bide anker eta bortitz horretan aurrera segitzen du.

EBk bere norabidea aldatu, eta errefuxiatuen bizitzak eta oinarrizko eskubideak lehenetsi behar ditu. Migrazio-bultzadaren sustatzaile gisa jokatu duela aitortu eta hura geldiarazteko lan egin behar du; horrek Ekialde Hurbilari eta Afrikako iparraldeari armak saltzeari buruzko enbargoa ekarri beharko luke berekin. Horrez gain, industria militar eta segurtasuneko lobbyei arreta jarri beharrean, mugako segurtasunerako proiektu gero eta gehiago lortzea xede, mugak desmilitarizatu, mugako harresiak eta hesiak eraitsi, eta errefuxiatuei behar duten babes eta laguntza eman behar die.


1 Los datos de este capítulo han sido publicados previamente en Mark Akkerman, “https://www.tni.org/en/publication/border-wars?content_language=es”, Stop Wapenhandel/TNI, julio de 2016; Mark Akkerman, “Border Wars II: an update on the arms dealers profiting from Europe’s refugee tragedy”, Stop Wapenhandel/TNI, diciembre de 2016; Mark Akkerman, “Expanding the Fortress: the policies, the profiteers and the people shaped by EU’s border externalisation programme”, Stop Wapenhandel/TNI, mayo de 2018; y Mark Akkerman, “The business of building walls”, Stop Wapenhandel/TNI, noviembre de 2019

2 Ainhoa Ruiz Benedicto y Pere Brunet, “Levantando muros: Políticas del miedo y securitización en la Unión Europea”, Centre Delàs/TNI/Stop Wapenhandel, noviembre, 2018.

3 Ben Hayes, Steve Wright y April Humble, “From refugee protection to militarised exclusion: what future for ‘climate refugees’”, en: Nick Buxton and Ben Hayes (ed.), “The Secure and the Dispossessed: how the military amd corporations are shaping a climatechanged world”, Pluto Press, Londres, 2015.

4 Martin Lemberg Pedersen, “Private security companies and the EU borders”, en: Thomas Gammeltoft-Hansen, Ninna Nyberg Sørensen, The Migration Industry and the Commercialization of International Migration, Routledge, 2013.

5 Véase, por ejemplo: Chris Jones, “Market Forces: The development of the EU Security-Industrial Complex”, Statewatch and TNI, agosto, 2017; Bram Vranken, “Securing Profits: How the arms lobby is hijacking Europe’s defence policy, Vredesactie”, octubre, 2017.

6 Consejo de la UE, “Servicio Europeo de Fronteras y Guardacostas: El Consejo confirma su acuerdo sobre el refuerzo del mandato”, comunicado de prensa, 1 de abril de 2019

7 Consejo de la UE, EUNAVFOR MED “Operación Sofía: mandato prorrogado hasta el 30 de septiembre de 2019”, comunicado de prensa, 29 de marzo de 2019

8 Véase, por ejemplo: https://www.globaldetentionproject.org/countries/africa/libya

9 Parlamento Europeo, “Migración y asilo: fondos de la UE para promover la integración y proteger las fronteras”, comunicado de prensa, 19 de febrero de 2019

10 Gabriela Baczynska, “La UE y Hungría se enfrentan por la cuestión migratoria antes de la sentencia”, Reuters, 1 de septiembre de 2017

11 Para más información y fuentes, véase: Mark Akkerman, “Expandiendo la fortaleza: Las políticas de externalización de las fronteras de la UE”, Stop Wapenhandel/TNI, mayo de 2018

12 “Alemania y Países Bajos respaldan a la fuerza fronteriza de Níger para contrarrestar la migración”, AFP, 1 de noviembre de 2018

13 “Un analista de Visiongain afirma que el mercado de seguridad fronteriza alcanzará un valor de 19.900 millones de dólares en 2018”, Visiongain, 18 de junio de 2017; Market Research Future, Border Security Market Research Report – Forecast to 2023, mayo de 2018

14 “Investigación sobre Seguridad Nacional, Fronteras Inteligentes, Aplicación de la legislación sobre Inmigración y Mercados de Seguridad Fronteriza en Europa 2017-2022”, Mayo 2017

15 Chris Burt, “Gemalto pasa a denominarse Thales Digital Identity and Security tras completar su adquisición”, BiometricUpdate.com, 2 de abril de 2019

16 “Combat proven: Nederlandse militaire relaties met Israël” (Probados en combate: relaciones militares de Holanda con Israel), Stop Wapenhandel, junio, 2016

17 Naomi Zeveloff, “Las empresas israelíes que construyeron el muro de Gaza contemplan su expansión en Europa, y África (y con Trump,)” Forward, 3 de agosto de 2016

18 Dan Williams, en exclusiva: “La crisis de los inmigrantes estimula el interés europeo por las barreras fronterizas israelíes”, Reuters, 3 de septiembre de 2015

19 “Suiza comprará 6 aviones teledirigidos de vigilancia fabricados en Israel”, Times of Israel, 8 de septiembre de 2015

20 Disponible aquí.

21 EMSA contrata a la empresa israelí Elbit para servicios de patrulla aérea no tripulados, Naval Today, 2 de noviembre de 2018. EMSA contrata RPAS adicionales para vigilancia marítima, seguimiento de emisiones y respuesta a la contaminación, Naval Today, comunicado de prensa, 28 de noviembre de 2018.

22 Disponible aquí.

23 “IAI y Airbus maritime Heron Unmanned Aerial System (UAS) completan con éxito 200 horas de vuelo en el espacio aéreo civil europeo para Frontex”, IAI, comunicado de prensa, 24 de octubre de 2018

24 “Precisión para el mal: civiles de Gaza asesinados por misiles lanzados desde aviones teledirigidos israelíes”, Human Rights Watch, 30 de junio de 2009