Harresiak, Israelen menderatze-estrategiaren funtsezko osagaia

Yamal Yuma’

(traducido por Loles Oliván Hijós)

Harresiak, Israelen menderatze-estrategiaren funtsezko osagaia

Muro construido en las tierras de Bilín, distrito de Ramala. (Crédito: Oren Ziv/Activestills.org)

2002an, Israel “Harresia” eraikitzen hasi zen, Zisjordania palestinar okupatua zeharkatzen duen apartheidaren azpiegitura; eraikuntza horrek mundua astindu zuen, eta Nazioarteko Justizia Auzitegira heldu zen. 2004an, Auzitegiak ebatzi zuen harresia legez kontrakoa zela –eta harekin loturiko erregimena ere bai–, eta adierazi zuen desegin beharra zegoela, hala nola ematen zaion laguntza eta aholkularitza oro legez kontrakoa dela.

Egintza juridikoetako “harekin loturiko erregimenak” dakar, oso zentzu mugatuan bada ere, harresia testuinguru eta proiektu jakin batzuen osagai dela. Nire xedea da, hemen, Israel Zisjordania okupatuan, Jerusalem barne, eraikitzen ari den Harresiaren egiturari “loturiko erregimena” aztertzea, ikuspegi zabalago eta politikoagotik, harresi israeldar ugariek babesten dituzten lurralde-konkistaren, supremazia arrazistaren eta menderatze inperialistaren azpian dagoen helburua ulertzea izan dezagun.

1992an, Israelek bere “Maisuplana”1 izendatzen duena garatzeko prozesua hasi zuen. Horretarako, 10 ministerioren babespean, gure lurraldean proiektu kolonial israeldarra babesten duten eta etekina ateratzen dioten hainbat sektoretako –unibertsitatea, politikoa, armada, publikoa, pribatua, sindikatuak, GKEak eta nazioarteko agentzia juduak– 250 profesional baino gehiago elkarren artean koordinatu ziren. Horrez gain, mundu osoko unibertsitateetako irakasleek ekimenarekin bat egin zuten2. Bost urte geroago, iritzi publikoari aurkeztu beharreko 18 txosten eginak zituzten. Agiri horiek guztiek epe luzerako plan estrategiko baten oinarriak ezarri zituzten, “Lurraldearen Antolamendurako Plan Nazionala” deritzonarenak, hain zuzen, israeldarren finkapenerako kolonizazio-proiektua hiru atal handitan gauzatzeko: “ohiko kudeaketa”, ikuspegi ekonomikoa, eta ikuspegi sozial eta fisiko-ingurumenekoa.

Maisuplana egiteko eta aurkezteko une eta tokia ezin adierazgarriagoak izan ziren. 1997an eratu zen, lehenengo Kongresu Sionistak Basilean Palestina kolonizatzeko eta aberri judua han ezartzeko Basileako Programa osatu eta 100 urtera zehazki. Aurkezpena, berriz, Herzliyako Lehen Biltzarrean3 egin zen, 2000. urtean: Israelen estrategiak eguneratu zituen agiri mardula proiektu kolonial sionistaren aita sortzaile eta Basileako Kongresuaren antolatzaile Theodor Herzlen omenezko biltzarrean aurkeztu zen. Ez da kasualitatea Zisjordania okupatuan, Ekialdeko Jerusalem barne, eta Gazan Estatu palestinarra ezarri behar zen unetik –Israelek eta buruzagi palestinarrek 1933an sinaturiko Osloko Akordioen arabera– urtebete geroago gertatu izana. Data hori inolako Estatu palestinarrik ezarri gabe igaro zenez, biltzarra lurralde seguruan egin zen. Orain badakigu Israelek inoiz ez zuela izan guk Estatu bat izateko inolako asmorik, ezta gure aberri historikoaren gutxieneko % 22an (Zisjordania eta Gaza) ere.

Herzliyako Biltzarrerantz

Herzliyako Biltzarra eragin zuen plangintza estrategikoa eskualde- eta mundu-mailako hainbat faktoretan oinarritu zen: lehenik eta behin, 1990ean, Gerra Hotzaren amaierak, Sobietar Batasunaren kolapsoaz gain, menderatze inperialista izugarriko aro berria inposatzea ekarri zuen berarekin. Estatu Batuen menderatze betean finkaturiko globalizazio neoliberalak nazioarteko aliantza, itun eta erakunde berriak sorrarazi zituen, merkataritzaren, finantzen eta defentsaren esparruetan. Bigarrenik, 1991n, Iraken suntsipenak hazten ari zen potentzia militar arabiar haren desagerpena ekarri zuen, eta horrek eskualdeko oreka militarra nahastu zuen ia, Israelen eskualde-mailako menderatzea kolokan jartzeaz batera. Hirugarrenik, eta Iraken kontrako gerraren ondorioz, Madrilgo Bake Biltzarra abiatu zen, Estatu Batuen eta Israelen tutoretzapean, negoziazio-prozesua abiatu eta “bakea” sustatzeko alde batetik Israelen eta bestetik palestinarren eta herrialde arabiarren artean, eta horrela Ekialde Hurbileko arazoa konpontzeko. Emaitza Osloko Akordioak izan ziren.

Herzliyako Biltzarraren eta hura eragin zuen prozesuaren xedea zen gertakari hauek guztiak kontuan hartuta Israelen estrategiak eta etorkizuna berriz formulatzea, apartheid-erregimen israeldarra eta, aurrena herri palestinarra desjabetuta, haren lurretan modu iraunkorrean ezartzeko jarduna areagotzeko.

Hirugarrenak “Gran Jerusalén judío” proiektu erraldoiaren gauzatzea jorratzen du, 2000. urtean Herzliyako Biltzarrean ezagutzera eman zen planak agerian jarri zuen nola ikusten eta ulertzen zuen benetan Israelek bake-prozesua. Negoziazio-mahaian palestinarrekin eserita jarraitzen zuen bitartean, Herzliyako Biltzarrean gure herriaren kontra burutu beharreko lau proiektu kolonial arrazistak aurkezten ari zen. Lehenengo bien xedea da juduek palestinarrak mendean izaten jarraituko dutela bermatzea, 1948tik bere zaintzapean duen lurraldearen barruan, eta Galileako “judutzearekin”4 eta Negeveko “judutzearekin”5 loturik daude. Hirugarrenaren helburua da “Jerusalem judu handia” deritzon proiektua gauzatzea. Laugarrenak, berriz, palestinarrak Zisjordaniatik eta Gazatik “modu unilateralean kanporatzeko” oinarriak ezarri zituen.

Proiektu horiek lurraldean gauzatzeko, Palestinako eta lurralde okupatuetako mapa geopolitikoan bertako palestinarren kontrako segregazio eta menderatze kolonial arrazistarako hainbat eredu inposatzen ari dira. Ezinezkoa egiten dute Estatu palestinar independentea ezartzea; alderantziz, israeldarren ezarpenaren zaintza koloniala Palestina historiko osoan finkatzen ari dira.

Harresiak Israelen mederatze-estrategiaren funtsezko osagai gisa

Plan kolonial eta arrazista horien oinarria funtsezko antolaketa-printzipio hau da: harresiak. Israelen menderatze kolonialeko pentsaera hiru harresi-mota eraikitzen, inposatzen eta sendotzen ari da gure eguneroko bizimoduan: harresi fisikoak, harresi birtualak eta harresi psikologikoak.

Harresi fisikoak adibiderik nabarmenena dira. Lehenengo aldiz 1995ean garatu ziren, Gaza okupatuko Zerrenda isolatzeko, eta egun bertako setio izugarri eta etengabea ahalbidetzen duen azpiegitura da. Gaza inguratzen duen eta 360 km luze den harresiz eta txarrantxaz osaturiko sistema da.

Bigarren adibidea “Jerusalem judu handia” proiektua da: Jerusalem 181 km-ko harresi batekin inguratuta dago, Zisjordania sakonki zatiturik, kolono juduen kokaleku-blokeak Jerusalem barruan anexionatuta eta herrixka palestinarrak, 225.000 palestinar, handik isolatuta. Jerusalemen legez kontrako beste lau kokaleku-bloke ezarri dira, non 210.000 kolono bizi diren.

Hirugarren adibidea Zisjordaniako segregazio eta anexio unilateralerako proiektua da, zeinak zaintza-sistema kolonial arrazista bat ezarri duen, hiru esku-hartzetan oinarrituta: lehenik eta behin, palestinarrak beren hiri eta herrietan isolatzeko eta kartzelatzeko sorturiko politiken bidez, eta beren lur eta baratzeetatik 770 kilometroko harresi baten bitartez isolatzeko, Zisjordania hiru kantoi nagusitan zatituta – iparraldea, erdialdea eta hegoaldea–, herri ugari isolatuta eta kokalekuek zein ingurabideek inguratuta daudelarik.

Bigarrenik, apartheidaren errepide-sistemaren garapena, zeinak kolono israeldarrentzako eta ez besterentzako bideak ezartzen dituen, 1.400 km-an zehar; sistema honek legezko kokalekuak bata bestearekin eta aldez aurreko errepide-sare israeldarrarekin lotzen ditu. Aldi berean, Israelek palestinarrentzako errepide-sare alternatiboa sortu du, gure herri eta hiriak elkarren artean lotzen dituena. Errepide-sistema biak 48 zubi eta tunelen bidez banatuta daude. Tunelak okupazio-indar israeldarren zaintzapean daude, eta edozein unetan itxi ahal dituzte palestinarrek egunero erabiltzen dituzten tunelak. Halaxe inposa dezake Israelek Zisjordania erabat ixtea, eta halaxe isola dezake ordu batzuen buruan.

Hirugarrenik, errepideen zaintza militarrerako eta blokeorako postuen sistema palestinarren joan-etorria zaintzeko mekanismoa da, eta egunean 24 orduz daude zaintzapean.

Israelen ezarpenerako proiektu koloniala, bai bere oinarri arrazistengatik eta lurralde palestinarren etengabeko okupazioagatik bai garbiketa etnikoa burutzeko bere politikagatik, harresiaren kontzeptuan oinarritzen da. Hala islatzen da Zisjordanian (Jerusalemekin) eta Gazan ez ezik, Galilean ere, non herrixka palestinarretako gero eta lur gehiago bereizten ari diren industrialdeak ezartzeko eta herrixkak biztanle judu gehienekin lotzen dituzten errepideak eraikitzeko, hala nola herrixka palestinar historikoak inguratzeko, zeinak, azkenean, isolamendu-harresi bihurtzen diren. Israelen politikak Naqab/Negeven, bai eta Prawer Plana ere, 70 mila beduino palestinar beren etxe eta lurretatik deserrotzean, Negevetik kanporatzean eta 5 edo t herritan pilatzean oinarritzen dira.

Harresi birtualak edo zaintza-harresiak dira harresien arteko berrienak. Zaintza eta espioitzarekiko Israelen obsesioa ez da berria, baina zaintza-teknologia modernoek beste dimentsio zeharo berria eman diote6. Egun, palestinarren eguneroko joan-etorriak zaintzen dituzten kamera digitalek, C4I sistemak (Command, Control, Communications, Computers, & Intelligence) deritzenek, Israelek bere gerrarako garatu eta biztanleriaren erabateko zaintzarako teknologiara, biometrikara, aurpegi-azterketara eta abarrera egokitu dituenek, munduan gehien zaintzen duten Estatu nagusietako bat bihurtu dute Israel, eta, gainera, sistema horiek beste herrialde ugaritara esportatzen ditu.

Zaintza gure bizitzen eta beren harresien funtsezko osagaia da. Hormetan kamera eta sentsore bidezko zaintza-sistema konplexu baten bidez garatzen eta ezartzen da. Saihesbideak, herrixka eta hiri palestinarretako sarbideak, kokalekuen barrualdeak eta bidegurutzeak egunean 24 orduz daude zainduta. Sistema horren adibiderik garbiena, beharbada, Jerusalemen dago, eta, zehazki, Hiri Zaharrean. Txoko bakoitzean, etxe bakoitzeko sarreran, Hiri Zaharreko auzo bakoitzean 100 metroan behin, kale eta semaforoetan, zaintza-kamerak ezartzen dira. Etengabe jazarria eta behatua zarelako sentsazioa ez da desagertzen.

Azkenik, barne-harresiak eta psikologikoak daude, herri palestinarrari gizatasuna sistematikoki kentzen dion zapalketa-sistema honek sortuak, harresien atzean kateatu eta hil, kartzelatu eta zaintza totalitarioaren mende biziarazten gaituen sistema honek, geldirik gera gaitezen eta barnean beldurrezko harresi bat sor dakigun.

Horren adibide ditugu herri palestinarraren aurkako kolonoen eraso ugariak, zibil palestinarren masakreak eta nekazarien aurkako erasoak beren lurretan: horren guztiaren xedea da gure barruan beldurrezko harresi bat altxatzea, ezinezkoa izan dezagun gure lurra lantzea edo are bertara heltzea ere.

Gauza bera gertatzen da zigor kolektiboen politikarekin, etxebizitza palestinarren eraispenarekin eta, edozein erresistentzia-ekintzaren aurreko erantzun gisa, haien familien aurkako erasoekin. Aldi berean, kokalekuak, harresiz, txarrantxaz, zaintza-sistemaz, sartzeko atez eta guardiaz inguraturik, ederki gotorturiko garnizioak dira, nahitaez indarra baliatu behar dutenak kolonoenak ez diren lurraldeak mendean izateko. Israelgo armadak herrixka palestinarretako sarreretan ezarritako pankartatzar gorriek ohartarazten diete israeldarrei, bai ingelesez bai hebreeraz, ez dutela bertan sartu behar, ustez beren bizitzak mehatxatzen dituztelako; halaxe kentzen diete gizatasuna lurraren jabetza legitimoa duten komunitate indigenei, eta halaxe zuritzen dute haiek harresi eta ghettoen atzean modu izugarrian kartzelatu beharra.

Harresiak erori egingo dira

Israelen harresiek eta haiekin loturiko erregimenak hazten jarraitzen dute Palestinan. Alabaina, herri gisa, hasieratik ari gara aurre egiten, egunero, ahal dugun toki guztietan. Uste honi esker eusten diogu indartsu: sekula ez da izan betiko iraun duen harresi edota kolonizaziorik.

Aginpide moral eta legala daukagu, baina Nazio Batuen gure aldeko ebazpen guztiek ez dute ezertarako balio izan. Hori dela eta, 2005eko uztailaren 9an, Nazioarteko Justizia Auzitegiak Harresiari buruzko bere erabakia aditzera eman eta urtebete geroago, zehatz-mehatz, jendarte zibil palestinarrak kolektiboki eskatu zituen Israelen kontrako boikota, desinbertsioa eta zigorrak (BDZ). Mundu osoko herrioi harresiak eraisten eta Palestinan Harresia, kokalekuak eta okupazioa desagerraraziko dituen justizia integralaren alde lan egiten laguntzeko tresna bat eskaintzen digu; tresna bat errefuxiatuen Itzultzeko Eskubidea bete dadin lortzeko, eta Israelgo palestinarren berdintasun osoa ere bai. Harresiak sustatzen, legitimatzen eta eraikitzen dituzten loturak mozteko ordua da, harresirik gabeko mundua eraiki dezagun.


1 “’Israel 2020′ – Master Plan for Israel in the 21st Century”, Samuel Neaman Institute, Technion – Israel Institute of Technology. Disponible aqui.

2 Investigadores de las universidades de Dublín y Walberg en Dinamarca, Hawaii Cambridge University, The Royal Technical Institute en Suecia, Toskopeh University en Japón, Nijmegen en Holanda, Lille en Francia, Harvard en Estados Unidos y la Universidad Técnica en Berlín también participaron en la formulación de este plan.

3 Más sobre la Conferencia de Herzliya disponible aquí.

4 Para un ejemplo de la implementación de las políticas de judaización en Galilea véase: Zafrir Rinar, “WZO Pushing New Jewish Towns to ‘Balance’ Arab Population in Israel’s North”, Haaretz, 1 de diciembre 2013.

5 Hana Hamdan, “The Policy of Settlement and “Spatial Judaization” in the Naqab”, Adalah’s Newsletter, Volume 11, (March 2005)

6 Elia Zureik, “Strategies of Surveillance: The Israeli Gaze”, Journal of Palestine Studies 66 (2016): 12.